Zure azterlan genetikoa

Zure azterlan genetikoa

Zure azterlan genetikoa

Zeure burua eta familia zaindu ahal izateko, garrantzitsua da zure nortasun genetikoa ezagutzea.

Genoma medikuntzako enpresa bat da myDNAmap. DNAn dagoen informazio osoa emateko xedearekin sortu zen, jendeak bere osasuna eta senitartekoena hobeto zaindu ahal izateko.

myDNAmap-ek zerbitzu oso eta bestelakoa eskaintzen du, prebentzio medikuntzaren alorrean. Genoma osoaren sekuentziazioa egiten dugu (norbanakoon osasunari eta ongizateari lotutako gene guztiak genoman daude). Sekuentziazioaren aurreko eta osteko aholkularitza eskaintzen dugu, bezeroari zalantza guztiak argitzeko eta aurkitutakoa azaltzeko. Eta, gainera, myDNAmap aplikazioa garatu dugu: aplikazio mugikor bat, non bezeroek emaitzak kontsultatu ahal dituzten, osasunaren alorreko profesionalekin eta zientzialariekin harremanetan jarri ahal diren eta beren osasunari buruzko informazioa jasota utzi ahal duten (txosten genetikoa pertsonalizatzen lagunduko digu horrek). Esandakoaz gain, myDNAmap-ek eguneratzeak eskaintzen ditu urtero, genetikaren alorreko azken aurkikuntzekin.
Gutako bakoitza, geure DNA bezalaxe, bakarra eta errepikaezina da.
Zure profil genetikoa ezagutzeak lagundu egingo dizu zure osasuna eta familiakoena zaintzen. Gaur, bihar eta beti.

myDNAmap-ek urteroko eguneratzeak eskaintzen ditu, non genetikaren alorreko azken aurkikuntzak aplikatuko diren. Urtero berraztertuko dugu zure genoma, aztertutako panel genetikoetan hobekuntzak txertatu eta gero. Txosten berri bat egiten dugun bakoitzean, gure aholkulari genetikoek esanguratsua den informazioa helaraziko dizute. Gainera, zure osasunaren alderdi batzuei buruzko informazio osagarria behar izanez gero, mediku espezialistetara bideratuko zaituzte.

Bilatzen duguna da zure osasunari buruzko informazio garrantzitsua modu errazean eskuratzeko aukera izan dezazula. Historia kliniko osotuagoa lortzeko, baina, genomari buruzko probak beste osasun-datu batzuekin uztartu behar dira, eta horretarako sortu dugu myDNAmap aplikazioa: informazio garrantzitsua (gaixotasunak, analisien eta proba diagnostikoen emaitzak, familia-aurrekariak, etab.), nutrizioari buruzko informazioa, bizi-ohiturei buruzkoa eta kokapen geografikoaren gainekoa sartu ahalko duzu bertan. Hori guztia oso baliagarria izango zaie zure osasuna zaintzen duten profesionalei.

mydnamap

Paziente bakoitzak osasunaren alorrean dituen beharrizan indibidualetarako erantzun erreala, osasun-estrategia pertsonalizatuekin.

Paziente bakoitzak osasunaren alorrean dituen beharrizan indibidualetarako erantzun erreala, osasun-estrategia pertsonalizatuekin.

mydnamap - genetica
mydnamap - secuencia

Azterlan guztiak test bakarrean

Azterlan guztiak test bakarrean

Azterlan guztiak test bakarrean

Tu ADN dice mucho de ti y puede ayudarte a conocerte mejor.  Conoce tus orígenes, tu predisposición a sufrir lesiones o enfermedades, como absorbe tu cuerpo los nutrientes y su respuesta ante los diferentes fármacos en una sola prueba.

-50px

Tu ADN dice mucho de ti y puede ayudarte a conocerte mejor.  Conoce tus orígenes, tu predisposición a sufrir lesiones o enfermedades, como absorbe tu cuerpo los nutrientes y su respuesta ante los diferentes fármacos en una sola prueba.

Imaginatzen duzu aholkularitza zientifikoa jaso ahal izatea osasuna hobetzeko, zure DNAren informazioan oinarrituta?
Eta, gainera, eguneratzeak jasotzea, aurkikuntza genetiko aipagarriak sortzen direnean?

Zientzia-fikzioa dirudi, baina horixe irudikatu zuen Francis Collins Giza Genoma Proiektuaren zuzendariak. Nazioarteko ikerketa hark lortu zuen, estrainekoz, giza genoma osoa sekuentziatzea. myDNAmap-en are urrunago joan nahi dugu. Aldaera espezifikoak aztertzen ditugu 11 paneletan dauden 1.600 genetan baino gehiagotan, eta zure txostenean jasotzen ditugu: