Pribatutasun-politika

 

MY DNA MAP SLrentzat erabat funtsezkoa da erabiltzaile eta bezeroek emandako informazioaren konfidentzialtasuna bermatzea: ondo baino hobeto dakigu informazio hori delikatua dela eta erabiltzaile eta bezeroek intimitate pertsonalerako eskubidea dutela. Hori dela eta, Pribatutasun-politika goitik behera irakurtzeko aholkua emateaz gain, garrantzitsuena aipatzen hasi nahi dugu: zu izango zara zure osasun-datuak eta datu genomikoak zure nortasunarekin lotu ahal izango dituen bakarra.

Edozelan ere, Pribatutasun-politika hau jartzen dugu zure esku, zilegitasun-, leialtasun- eta gardentasun-printzipioei jarraituta eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak eta Datuen Babeserako 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorrak xedatutakoa betetzeko.

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

MY DNA MAP SL

IFK: B88257928

HELBIDEA: Avenida de Tolosa, 111 – 1º C, 20018 – San Sebastian – Guipúzcoa

Helbide elektronikoa: [email protected]

Telefono-zenbakia: +34 94 393 7104

 

Datu-babesaren ordezkaria: Pedro Amorós Tenorio (NANa: 51113636-T).

 

Zein datu pertsonal biltzen ditugu, eta zer tratamendu jasotzen dute datu horiek?

MY DNA MAP SLk erabiltzaileen datu hauek biltegiratuko ditu, bakoitza plataforma desberdin batean (adierazitako xedeetarako behar-beharrezko datuak dira):

  • Filiazioari buruzko datuak.
  • Genomari buruzko datuak.
  • Ossasunari buruzko datuak, datu geografikoak eta biizi-ohiturei buruzkoak.

MY DNA MAP SLk ezingo ditu, inolaz ere, erabiltzailearen filiazioari buruzko datuak haren beste datuekin lotu. Horrela, bermatuta egongo da laginaren eta genomari, osasunari, geografiari eta bizi-ohiturei buruzko datuen anonimotasuna.

Bezeroak baino ez du aukera izango, gako pertsonalen bitartez, bere nortasuna eta bere profil genetikoa lotzeko. Hartara, erabiltzaileari dagokio bere gakoen konfidentzialtasuna zaintzea; eta bera izango da bere izen eta gakoekin hasitako saioan zeharreko jadueren erantzulea.

Erabiltzaileak bere gakoak galtzen baditu, identifikazio molekularraren proba egin beharko da, erabiltzailearen eta bere profil genetikoaren arteko bat-etortzea finkatzeko eta gako berriak sortzeko. Analisi horren kostuak erabiltzailearen kontura izango dira —Kontratazio-baldintzetan adierazi bezalaxe—.

Aurreko horren ondorioz, MY DNA MAP SLk filiazioari buruzko eta harremanetarako zure datu pertsonalak baino ez ditu tratatuko. Erabiltzaileak bakarrik lotu ahalko ditu datu horiek genomari, osasunari, geografiari eta bizi-ohiturei buruzkoekin; dena dela, azken hiru horiek bereiz biltegiratuta egongo dira, eta Pribatutasun-politika honetan jasotako xedeetarako erabili ahal izango dira.

Zein da zure datu pertsonalak tratatzearen helburua?

MY DNA MAP SLn zuk emandako datuak tratatuko ditugu lotzen gaituen kontratu-harremana kudeatzeko, zuk eskatutako informazioa bidaltzeko eta interesdunei gure zerbitzuei buruzko eskaintzak helarazteko.

Azken horrek jakinarazpen komertzialak ere bidaltzea eragin dezake. Edozelan ere, Erabiltzaileak horiek onartu beharko ditu aurretiaz, eta identifikatuta egongo dira beti. Gainera, edozein unetan baja emateko aukera egongo da, esteka baten bitartez. Erabiltzaileak baja eman ahalko du, era berean, MY DNA MAP SLri eskatuta, tratamenduaren arduradunari buruzko datuetan adierazi bezalaxe.

Genomari, osasunari, geografiari edo bizi-ohiturei buruzko datuak Erabiltzailea identifikatzea ahalbidetzen duten gainerako datu pertsonaletatik bereiz biltegiratzen direnez, ez dira izaera pertsonaleko datutzat hartuko. Edozelan ere, gaur egungo teknikak mugak baditu ere, MY DNA MAP SLk berdin-berdin aplikatuko ditu datu horien konfidentzialtasuna bermatzeko neurri teknikoak eta antolakuntza-neurriak.

Horrelako datuak ikerketen parte izango dira (genetikaren alorreko zientziaren aurrerabidean laguntzeko ikerketenak, hain zuzen ere), baina horrek ez dio interesdunari inolako onura ekonomikorik ekarriko. Dena dela, jada esan bezalaxe, interesdunak baino ezingo ditu lotu datu horiek eta bera identifikatzea ahalbidetu dezaketen izaera pertsonaleko datuak.

Noiz arte gordeko ditugu zure datu pertsonalak?

Izaera pertsonaleko zure datuak gordeko ditugu eskainitako zerbitzua egokiro emateko beharrezkoa den gutxieneko tartean zehar, bai eta hortik eta legezko beste edozein eskakizunetik eratorri ahal diren erantzukizunei erantzuteko denboran zehar ere. Biltegiratutako gainerako datuak, aldiz (zeinak, lehenago azaldu dugunez, Erabiltzailea identifikatzea ahalbidetzen duten izaera pertsonaleko gainerako datuetatik bereizita baitaude), denbora-mugarik gabe gordeko ditugu.

Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?

Honako hauek izan daitezke zure datu pertsonalak tratatzeko lege-oinarriak: balizko eta/edo sinatutako kontratu-harreman bat gauzatzea, interes legitimoa, lege-gaikuntza eta/edo interesdunaren beraren baimena. Eskatzen dizkizugun datuak egokiak eta behar-beharrezkoak dira. Ez zaude behartuta horiek ematera, baina ez emateak eragina izan dezake zerbitzuaren xedean, edo, areago, zerbitzua emateko ezintasuna ekar dezake.

Zein jasotzaileri jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

MY DNA MAP SLk ez dizkie zure datuak hirugarrenei lagako, ez bada berariaz hala jakinarazten dela edota legeak hala eskatzen duela. Ordea, Erabiltzaileak eskatutako zerbitzua emateko, eta bakar-bakarrik xede horrekin, hirugarrenei enkargatu ahalko diegu zure datu pertsonalak tratatzea, eta zure osasun-datuak ere bai, besteetatik bereiz. Dena den, hirugarren horiek datuoi gure Pribatutasun-politika eta dokumentu honetan ezarritako konfidentzialtasun-bermeak aplikatzeko konpromisoa hartu beharko dute MY DNA MAP SLrekin, aurretiaz.

Zeintzuk dira zure eskubideak, guri datuak eman eta gero?

Interesdunok zuen datuak babesteko eskubide hauen titularrak zarete:

  • Interesdunari buruzko datu pertsonaletara sartzea eskatzeko eskubidea.
  • Datuak zuzendu edo deuseztatzeko eskubidea.
  • Datuen aurka egiteko eskubidea.
  • Datuen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea.
  • Datuen eramangarritasunerako eskubidea.

Lortutako datu pertsonalen titularrek beren datuak babesteko eskubideak egikaritu ahalko dituzte MY DNA MAP SLren helbidera idatzia bidalita edo horretarako gaitutako helbide elektronikora ([email protected]) mezua bidalita. Kasu bietan, NANaren edo horren baliokidea den identifikazio-agiriaren fotokopia erantsi beharko dute.

Zure eskubideei buruzko ereduak, inprimakiak eta informazio gehiago dago kontrol nazionala egiten duen Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren webgunean (aurrerantzean, DBEA, www.agpd.es).

Baimena ukatu ahal dut?

Aukera eta eskubidea duzu bere garaian edozein xede espezifikotarako emandako baimena ukatzeko, baina, hori eginda ere, baimena ukatu aurreko tratamendua zilegi izango da.

Nire datuak egokiro tratatzen ez dituztela uste badut, non erreklamatu ahal dut?

Uste baduzu MY DNA MAP SLk ez dituela zure datuak behar bezala tratatzen, erreklamazioa egin ahal duzu administracion@mydnamap helbide elektronikoan, edo datuak babesteko ardura duen erakundera jo dezakezu (Espainian, DBEA, www.agpd.es).

Zure datu pertsonalen segurtasuna, egiazkotasuna eta eguneratzea

Zure datu pertsonalen segurtasuna zaintzeko, jakinarazten dizugu MY DNA MAP SLk hartu egin dituela jasotako datu horien segurtasuna bermatzeko beharrezko neurri tekniko eta antolaketa-neurri guztiak. Hala egin du, datuok aldatzea, galtzea eta/edo baimenik gabeko tratamenduak edo sarrerak ematea ekiditeko (araudiak hala xedatzen du-eta). Hori bai: erabateko segurtasuna ez da existitzen. Izaera pertsonaleko datuetan izandako baimenik gabeko sarrerei lotutako irregulartasunen bat antzemanez gero, MY DNA MAP SLk horren berri emango dio, berehala, Datuak Babesteko Espainiako Agentziari.

Era berean, MY DNA MAP SLren lantaldean datuen babeserako ordezkari bat dago. Araudia betetzen dela zaindu, eta datu-tratamendu prozesu guztiak gainbegiratzen ditu, DBEOn ezarritakoari jarraituta.

Erabiltzaileak adierazten du berak emandako datu guztiak benetakoak eta zuzenak direla, eta datu horiek eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen du. Guk zure datu pertsonalak egunean mantendu ahal izateko, hau da, datu horien egiazkotasuna bermatzeko, garrantzitsua da datuotan eman daitezkeen aldaketen berri ematea.

Konfidentzialtasuna

MY DNA MAP SLk adierazten dizu zure datuak, izaera pertsonalekoak zein bestelakoak, ardura- eta konfidentzialtasun-maila gorenarekin tratatuko dituztela prozesuaren edozein fasetan parte hartzen duten langile guztiek. Datuok, gainera, bakar-bakarrik erabili ahalko dira kontratatutako zerbitzuekin edo eskuratutako produktuekin lotutako xedeetarako. MY DNA MAP SLk erabiltzailearen nahiei, eskatutako aholkularitzaren arrazoiei edo aholkularitza horren iraupenari buruzko informaziorik ez eman eta ez zabaltzeko obligazioa ezartzen dio bere buruari.

MY DNA MAP SL fusionatzen bada, edo aktiboak erosi edo saltzen baditu, prozesuan parte hartzen duten erakunde guztiei eskatuko diegu gure Pribatutasun-politikako xedapenak betetzeko, merkataritza-transakzioa egiteko unetik bertatik hasita.

Pribatutasun-politika hau aldatu egin daiteke?

Bai, baldin eta lege edo araudiek, edo Datuak Babesteko Espainiako Agentziatik etorritako xedapenek beharrezko egiten badute. Ondorioz, Erabiltzaileari gomendatzen diogu aldika gure Pribatutasun-politika kontsultatzeko. Edozelan ere, MY DNA MAP SLk konpromisoa hartzen du Pribatutasun-politika honetan jasotako segurtasun-neurriak eta konfidentzialtasun-bermeak mantentzeko.