Gure prozesua

Gure prozesua

Gure prozesua

Zeure burua eta familia zaindu ahal izateko, garrantzitsua da zure nortasun juridikoa ezagutzea. myDNAmap-en, txosten genetiko osoa egingo dizugu. Eskatu zure kita gaur bertan, eta ezagutu zure DNAk zure osasunari buruz gordetzen duen informazioa.

Eman izena myDNAmap-en. Prozesu sinplea da, eta bi minutu baino gehiago ez ditu hartuko

Izena eman eta gero, aholkulari genetiko batek zehatz-mehatz azalduko dizu gure zerbitzuei buruz jakin beharrekoa, eta zure galdera guztiak erantzungo ditu.

myDNAmap kit bat jasoko duzu, listu-lagina hartzeko.

myDNAkit

Lagina hartzeko, jarraitu kitean dauden argibide errazak.

Jarri harremanetan aurreor dainketako gure mezularitza-zerbitzuarekin, zure lagina jaso eta gure laborategira ekarri dezaten.

Laginetik DNA erauzi, eta zure genoma osoa sekuentziatuko dugu. Gainera, DNAren lagin bat izoztuko dugu, behar izanez gero etorkizunean aztertzeko.

Zure informazio osoa biltegiratuko dugu modu guztiz seguruan eta erabat zure kontrolpean.

Azken azterlan zientifikoak baliatuko ditugu zure genoma aztertzeko.

Mediku/aholkulari genetiko batek lagunduko dizu txosteneko informazioa interpretatzen. Zure galdera guztiei erantzun, eta aurrerantzean egin beharreko urratsen berri ere emango dizu.

Txostena egin eta gero, jakinarazpen bat bidaliko dizugu myDNAmap aplikaziotik, medikuarekin hitzordua eskatu dezazun.

Sekuentziaziotik lortutako informazioa prozesatu, eta txosten osoa egingo dugu.

mydnamap

myDNAmap app

myDNAmap aplikazioarekin, osasun-informazio esanguratsua biltegiratu ahalko duzu (analisi klinikoak, familiaren osasun-historia, etab.). Informazio hori oso baliagarria izango zaie zure osasuna zaintzen duten adituei.