Erabilera-baldintza Orokorrak

1.- Lege informazioa.

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legeak xedatutakoa betetzeko, zera adierazten da: www.mydnamap.com  (aurrerantzean, WEBGUNEA) MY DNA MAP SLk (aurrerantzean, MY DNA MAP) erregistratutako domeinua dela. Sozietatearen IFK B88257928 da, eta Madrileko Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 23 874. liburukian, 40. folioan, 8. atalean, M428633 orrian, 1. idazpenean. Helbidea, berriz, hauxe du: Avenida de Tolosa, 111 – 1º C, 20018 – San Sebastian – Guipúzcoa.

Gurekin harremanetan jarri ahalko duzu gure egoitzan, +34 94 393 7104 zenbakira deituta edo posta elektronikoz, [email protected] helbidean.

2.- Zerbitzuen izaera.

WEBGUNEra sartzea dohainik da. Hala ere, baliteke ordaindu behar izatea WEBGUNEAn eskainitako produktuak edo zerbitzuak kontratatzeko.

3.- ERABILTZAILEAren erantzukizuna.

ERABILTZAILEAk debekatua du WEBGUNEA eta bertako informazioa erabiltzea Legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkako jardueretarako. Eta, oro har, debekatua du MY DNA MAPek ezarritako baldintzekin bat ez datorren erabilera egitea.

ERABILTZAILEA, hau da, WEBGUNE honetara sartzen den norbanako oro, bere iritzi, eduki eta, oro har, egiten dituen jarduera guztien erantzulea da, eta konpromisoa hartzen du erabilera-baldintza orokor hauek eta aplikatzea dagokion legeria betetzeko. MY DNA MAP ez da izango bere borondatetik at eta berak horien berri izan gabe egin daitezkeen jardueretatik erator daitezkeen kalteen erantzulea.

ERABILTZAILEAk bere eskubideak edo hirugarrenenak urra ditzakeen informazioa aurkitzen badu WEBGUNEAn, MY DNA MAPekin harremanetan jarri ahalko da, lehenago adierazitako bideetatik. MY DNA MAP, kasu horietan, informazioa ahalik eta prestasun handienarekin kudeatzen saiatuko da, eta, alor horretako legeriarekin bat, eskubideak urratzen dituen edukia kenduko du.

4.- MY DNA MAPen erantzukizuna.

MY DNA MAPek ahalik eta prestasun handienarekin jardungo du, akatsik egon ez dadin WEBGUNEko informazio eta edukietan. Ordea, enpresa ez da WEBGUNEra sartzen direnen edota bere borondatetik kanpoko edukien erantzulea izango.

MY DNA MAPek WEBGUNErako sarbidea eten ahalko du aldi batez, aurretiaz abisua eman gabe, mantentze-lanak, konponketak, eguneratzeak edo hobekuntzak egiteko.

MY DNA MAP ez da honako hauen erantzulea izango:

  • webgunearen eta bertako zerbitzu edo edukien erabilezintasuna, mantentzea eta funtzionamendua.
  • WEBGUNEA edo bertako zerbitzu edo edukiak erabilgarriak, egokiak edo baliozkoak ez izatea erabiltzaileen beharrizan, jarduera edo emaitza edo itxaropen zehatzei erantzuteko.
  • edukietan egon daitezkeen birusak.
  • erabiltzaileek edukien gainean egindako edozein erabilera (bereziki, legez kontrakoak, zabarrak, iruzurrezkoak edo baldintza orokor hauen, fede onaren, orokorrean onartutako ohituren eta ordena publikoaren aurkakoak diren horiek).
  • hirugarrenek eman, eta WEBGUNEAn erabiltzaileen esku jarritako edo iragarritako zerbitzuen legez-kontrakotasuna edo kalitaterik, fidagarritasunik, baliagarritasunik eta erabilgarritasunik eza.
  • hirugarrenek ez betetzea WEBGUNEAren bitartez erabiltzaileei eskainitako zerbitzuei dagozkien obligazio edo konpromisoak.

 

5.- Zabor-posta (SPAMa)

MY DNA MAPek ez du baimentzen zabor-posta (SPAMa) erabiltzea, ez eta gure WEBGUNEAn iruzurra edo abusua gertatzea ere. MY DNA MAPek eskubidea du indarreko legeriaren eta agiri honetan xedatutakoaren kontra doan webgunearen edozein erabileraren berri emateko horren gaineko eskumena duten agintariei.

6.- Jabetza intelektuala eta industriala.

WEBGUNEko eduki guztiak (datu-baseak, irudiak, grafikoak, testu-, audio- eta bideo-fitxategiak eta softwarea, mugarik gabe) MY DNA MAPenak dira, edo, kasua denean, erabiltzeko lizentzia edo baimen espresua duten titularrena. Eduki horiek, gainera, jabetza intelektual eta industrialaren alorreko araudi nazional eta nazioartekoak babestuta daude, eta eskubide guztiak erreserbatuta daude.

MY DNA MAPen jabetzakoak dira, era berean, WEBGUNEAn ageri den domeinuaren izena, markak, errotuluak eta bereizgarri edo logoak.

Interneteko gune honetan orain edo etorkizunean egon daitezkeen testu, marrazki grafiko, bideo edo audio-euskarri guztiak MY DNA MAPen jabetzakoak dira, eta ERABILTZAILEAk edo hirugarrenek, gerora, ezingo dituzte aldatu, kopiatu, guztiz ala osorik erreproduzitu, egokitu edo itzuli, MY DNA MAPen baimen espresurik gabe.

WEBGUNE honetako informazioa baimenik gabe erabiliz gero, edo jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak kaltetuz gero, legeak ezarritako erantzukizunak sortuko dira.

Hori guztia horrela izanda ere, MY DNA MAPek eduki batzuetarako lizentzia eman ahalko du, adierazitakoak ez beste modalitate batzuetan. Kasua hori denean, edukian bertan espresuki adieraziko da.

7.- Hiperestekak.

MY DNA MAPek baimentzen du hiperestekak ezartzea bere WEBGUNEko edozein orritatik kanpoko webgune batetik, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badira:

  • WEBGUNEAn dauden hiperestekak aurretiaz adostuta egotea estekatutako webguneen titularrekin. MY DNA MAP ez da izango erantzulea erabiltzaileek estekatutako webgune horien erabilera okerra edo Legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkakoa egiten badute.
  • Hiperestekak WEBGUNEAren orri nagusira egingo dira.
  • Debekatuta dago MY DNA MAPen WEBGUNEAn dauden zerbitzuen erreprodukzio oso edo partziala egitea.
  • Ez da jasoko MY DNA MAPen WEBGUNEAri eta enpresaren zerbitzuei buruzko adierazpen faltsu, zehaztugabe edo okerrik.
  • MY DNA MAP ez da aipatutako esteken bitartez lortutako edukien, horietan egindako aldaketen, erabileraren eta edukion erabilgarritasun teknikoaren erantzulea izango.

 

8.- Erabilera-baldintzen indarraldia.

MY DNA MAPek eskubidea izango du WEBGUNEra sartzeko eta berau erabiltzeko baldintzak aldatzeko. Baldintza horiek izaera mugagabea dute.

9.- Cookieak.

WEBGUNE honek cookieak erabiltzen ditu, hau da, erabiltzailearen ordenagailuan sortzen diren datu-fitxategi txikiak, honako informazio hau lortzea ahalbidetzen digutenak:

  • Erabiltzaileek gure WEBGUNEra egindako sarrerei buruzko datu estatistikoak.
  • Erabiltzaileak gure WEBGUNEra egindako lehen bisitan hautatutako edukien diseinua.
  • Eremu mugatuetarako sarbidearen kontrolean esku hartzen duten segurtasun-elementuak.
  • Gure WEBGUNEAren diseinu eta funtzionalitateari buruzko azterlanak eta testak egitea.

 

Erabiltzaileak cookieak sortzea eragozteko aukera du, nabigatzailean dagokion aukera hautatuta. Ordea, MY DNA MAP ez da erantzulea izango, baldin eta cookiak desaktibatzeak WEBGUNEAk behar bezala funtzionatzea eragotzi edo mugatzen badu.

Agibide gehiago, hemen: Cookien politika.

10.- Klausulen deuseztasuna edo eraginkortasunik eza.

Baldintza hauetan jasotako edozein klausula deusez edo eraginkortasunik gabetzat joko balitz, osorik zein zati batean, horrek bakarrik eragingo dio deuseza edo eraginkortasunik gabea den xedapenari edo xedapen-zatiari. Gainerakoan, baldintzek indarrean jarraituko dute.

11.- Aplikatu beharreko legeria eta jurisdikzioa.

WEBGUNE honek emandako zerbitzua eta erabilera-baldintza hauek Espainiako Erresumako legeen menpe daude.

WEBGUNEAren bitartez emandako zerbitzuei dagokion edozein auzi Madril hiriburuko epaitegi eta auzitegietan ebatziko da.

© 2019  MY DNA MAP, SL. Eskubide guztiak erreserbatuta eta erregistratuta. Debekatuta osorik edo partzialki erreproduzitzea.